PARTE HARTZE PROZESUA AMASA-VILLABONAN

1 PARTE HARTZE PROZESUA ETA HERRI GALDEKETA 2020

1.1 Zer da udalak herritarren erabakiaren esku utziko duena?

2020. urtean Amasa-Villabonako udalak 400.000 euro zein inbertsio zehatz gauzatzeko erabiliko dituen.

1.2 Zer izango da herritarrek aukeratu ahal izango dutena?

Hainbat proiektu edo egitasmo egongo dira aukeran. Proiektu bakoitzak bere azalpena, irudia eta aurrekontua izango du eta herritarrek proiektu ezberdinak aukeratu ahal izango dituzte. Beti ere, 400.000 euroko aurrekontua gainditu gabe.

1.3 Nortzuk parte hartu ahal izango dute?

Amasa-Villabonan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritar guztiak.

2 HERRITARREK ETA ELKARTEEK PROIEKTU PROPOSAMENAK EGITEKO AUKERA IZANGO DUTE:

Parte hartze prozesu honetan, herritarrek eta elkarteek beren proposamenak aurkezteko epe bat zabalduko da:

>>> Proiektuak aurkezteko epea: MARTXOAK 9-29

Bete beharreko baldintzak betetzen dituzten proiektu proposamenak, aukeratzeko egongo diren proiektuen artean txertatuko dira. Proposamenek bete beharreko baldintzak: Azalpen zehatza, proiektuaren justifikazioa eta aurrekontua definituta egotea. Horretarako udalak inprimaki berezi bat jarriko du herritarren eskura. Inprimakia udaleko arreta zerbitzuan edo www.villabona.eus webgunean eskuratu ahal izango da.

Udalak proposamen guztiak aztertuko ditu apirilaren 19rako:

Udalak, bere teknikarien bidez proposamenen bideragarritasun ekonomikoa, araudia edo legedia errespetatzen duen etab. egiaztatuko du. Proiektua aurkeztu duten guztiei erantzun bat emango zaie.

3 INFORMAZIOAREN ZABALPENA: MAIATZAK 11-17

Behin aukeratzeko izango diren proiektu edo egitasmoak erabakita, herritarrei informazioa zabaltzeko momentua izango da.

Udalak aldizkari berezi informatiboa argitaratuko du eta herriko etxe guztietara banatuko du. Horrekin batera ahalik eta tresna eraginkorrenak erabiliko dira herritarrek prozesuaren berri izan dezaten. Euskarri hauek irizpide batzuk beteko dituzte: Proiektuen azalpenen objektibotasuna, proiektu guztiek tarte berbera izatea etab. Proiektu konkreturen batek “abantaila” izatea edo euskarrien diseinuak herritarren botoa “bideratzea” saihestuko da. Helburua herritar guztiek galdeketaren informazio objektibo, garden eta erraz ulertzeko modukoa jasotzea izango da.

4 HERRI GALDEKETA / BOZKATZEKO EPEA: MAIATZAK 22-31

HERRITARREK BOZKA EMATEKO BI MODU IZANGO DITUZTE AUKERAN:

4.1 BOZKETA TELEMATIKOA: MAIATZAK 22-31

Herritarrek telefono mugikorrerako "AMAVI" App aplikazioan bozkatu ahal izango dute. Proposamenek bete beharreko baldintzak: Azalpen zehatza, proiektuaren justifikazioa eta aurrekontua definituta egotea. Horretarako udalak inprimaki berezi bat jarriko du herritarren eskura. Inprimakia udaleko arreta zerbitzuan edo www.villabona.eus webgunean eskuratu ahal izango da.

4.2 BOZKETA PRESENTZIALA: MAIATZAK 25-31

Udaletxeko herritarren arreta bulegoan hautestontzia eta boto paperak egongo dira. Astean zehar arratsalde batez eta larunbata eta igande goizean irekita.

>> BOZKEN KONTAKETA: MAIATZAK 31

Kontaketa berme guztiekin egingo da: Udal Idazkariaren eta Herritarren parte hartze Batzordeko ordezkari politikoen presentziarekin. Kontaketa ekitaldi publikoa izango da, herritarrek ikusle gisa parte hartu ahal izango dute.

>> EMAITZAREN BERRI EMATEA: EKAINAK 1

Udalak (herritarren parte hartze batzordeko kideek) emaitzak publikoki aurkeztuko ditu komunikabideen aurrean. Ondorioz, udalak 2020. urtean abiatuko dituen proiektuak zeintzuk izango diren adieraziko da

Harremanetarako