Villabonako Udala

Villabonako Udala

Amasako herrigunea Villabonakoa baino lehenagokoa da, eta baliteke haren aurretik beste bat Amasakoa baino gorago izatea. Amasako kolazio edo kontzejua 1385ean agertu zen lehen aldiz historian, Tolosarekin bat egiteko aitortutako gutunean, hain zuzen. Villabona 1398ko Gipuzkoako Batzar Orokorretan azaldu zen lehen aldiz herri gisa eta jakin badakigu zein izan zen haren sorburua: Amasako hainbat biztanle behera jaitsi ziren, hau da, Gaztela Frantziarekin -Segura, Tolosa eta Hernanitik pasatuz- lotzen zuen Galtzadan, merkataritzan, eskulangintzan, bidaiarientzako zerbitzuetan eta abarretan aritzeko. Bada beste arrazoi bat jende haiek gerora Villabona izango zen eremuan kokatzeko: alegia, Done Jakue bidean ari ziren erromesentzako atsedenleku bat sortzea. 1480an, Villabonak Amasako auzoa izateari utzi zion. Horren ondorioz, jurisdikzio zibil eta kriminaleko Alkate eta guzti lortu zuen, oraindik Amasak baino askoz ere biztanle gutxiago zituen arren. Egoera honek tirabira eta gatazka handiak sortu zituen bi kontzejuen artean. Hala, urte asko geroago, 1619/20an hain zuzen ere, hiribildu bakarra sortzea erabaki zuten. Egungo Udaletxea 1851.urtekoa da. Aurrekoa nahita erre zuten 1812an, Independentzia Gerran frantziar tropek kuartel modura erabili zutelako.

Behar Zanako taldeak Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala jokatuko du Zubietaren aurka

Arratzaingo eskoletako jangela eraberritzen ari da Udala

Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Elkartasun Sarearekin

LGTBI+ harrotasun eguneko Erakunde Adierazpena

 Estalpe berria Arroako Fleming Herri Eskolarentzat


Atzo izandako Hirigintza Batzordean Arroa auzoan kokatutako Fleming Herri Eskolaren sarrera estaltzeko proiektua onartu zuten batzordean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez.

Estalpea jartzearen helburu nagusia da haurrak, eta kanpoaldean zain egoten diren gurasoak, eguraldiaren gorabeheretatik babestea. Beraz, horretarako, 100 m2 inguruko azalera izango duen estalpea eraikiko da eskolako sarreran. Proiektu hau Fleming Herri Eskolako zuzendaritzak proposatu zuen eta udal gobernuak adostasuna adierazi eta proiektuaren erredakzioa martxan jartzea erabaki zuen 2021 hasieran. 

Ikusi irudia

Lan hauek hilabete honen amaieran, edo datorrenaren lehenengo astean hasiko dira, eta ikasleak oporretan dauden bitartean burutuko dira. Aurreikusitakoaren arabera, pare bat hilabeteko lana izango da, beraz, irailerako, haurrak berriro ere eskola hasterako, amaituta egotea aurreikusten du Udalak.

Lan hauek Urbycolan S.L. enpresari esleitu zaizkio eta, guztira 47.492,16 € bideratuko dira estalpe berrira; proiektu hau 2021eko Udal aurrekontuan Fleming Herri Eskolako inbertsioetara bideratutako partidatik finantzatuko da.

 

villabona

Udalak proiektua aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren "Udalaguntza-2020" dirulaguntza lerrora eta 2021eko maiatzean argitaratutako ebazpenaren bidez, Hezkuntza Sailak 27.646,08 euroko ekarpena egin dio Amasa-Villabonako Udalari.

Astelehenetik aurrera Txermin, Altzin, Erniobea eta kale Berriko ur hoditeria berritzeko lanak eging

Udako solstizioari ongietorria, Zunbeltz elkarteak antolatutako kalejirarekin

Udalak udako programazio berezia aurkeztu du

Odol emaileei aitortza eta omenaldi ekitaldia

Aioratik sortutako albistea

Harremanetarako

JSN Megazine 2 is designed by JoomlaShine.com | powered by JSN Sun Framework