2021/07/08

Behar Zanako taldeak Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala jokatuko du Zubietaren aurka

Behar Zanako taldeak Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala jokatuko du Zubietaren aurka

Finala igande honetan hilak 11, goizeko 10:30ean izango da Villabonako Errebote plazan

Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala ikusteko aukera izango da, asteburuan. Iaz ez zen txapelketa antolatzerik izan COVIDagatik. Baina denboraldi honetan, eta formatu laburrean bada ere, hainbat norgehiagokaz gozatzeko parada izan da.

Aurreko larunbatean, hiru talde parte-hartzaileek (Behar Zana, Oiartzungo Txost eta Zubieta) denek denen kontra jokatu zuten Zubietan. Eta handik atera dira finalistak: aurten ez da aurreko bi edizioetako finala errepikatuko (Zubieta vs Txost), Behar Zana elkarteko billabonatarrak sailkatu baitira zubietarrekin batera.

Azken eguneraketa 2021/07/10

Harremanetarako

JSN Megazine 2 is designed by JoomlaShine.com | powered by JSN Sun Framework