2021/07/07

Arratzaingo eskoletako jangela eraberritzen ari da Udala

Arratzaingo eskoletako jangela eraberritzen ari da Udala

Arratzaingo Fleming herri eskolako era Erniobea BHIko jangela erabirretzen ari da Udala udara honetan. Urte luzez espazio honetan ez da hobekuntza lan handirik egin, eta egunerokotasunaren erabileragatik zaharkituta geratzeaz gain, hainbat berrikuntzen beharra zuen dagoeneko.

Aipatzekoa da lan hauek ikasleak eta irakasleak oporretan dauden bitartean burutuko direla, eta ikasturte berria jangela berrituarekin hastea aurreikusten dela.

Berritze lan hauetan burutuko diren lanak honako hauek dira:

  • Jangela sarrerako egurrezko atea aldatuko da: Zuhaizki enpresa arduratuko da horretaz eta 1.371,11 euroko kostua izango du.
  • Leiho berriak jarriko dira: Arathermik enpresak gauzatuko du lan hau 12.130,92 euroren truke.
  • Herdoilduta dauden jangelako berogailu erradiadoreak eta hodiak aldatuko dira: Fontanería Robles enpresak egingo du hauen aldaketa, eta 3.896,20 euro bideratuko dira lan hauetara.
  • Margoketa lanak: Sanz Margoak enpresak margotuko du jangela lanari amaiera emanez. 2.329,25 euroko kostua du lan honek.

Ondorioz,  Arratzaingo eskoleko jangelaren eraberritze lan hauetan, guztira, 19.727,48 € inbertitu ditu Udalak. Dena den, Udalak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saileko Udalaguntza-2020 dirulaguntza lerrora eskaera egin zuen eta maiatzean argitaratutako ebazparen arabera, lan hauek aurrera ateratzeko 13.675,75 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du. 

Eraberritze honen xehetasun guztiak, lehen, unetik, Udaleko Hirigintza sailaren eta eskoletako zuzendaritzen artean, elkarlanean adostu dira, eskola publikora zuzendutako 2021eko Udal inbertsio planaren baitan.

Azken eguneraketa 2021/07/10

Harremanetarako

JSN Megazine 2 is designed by JoomlaShine.com | powered by JSN Sun Framework