2019/12/24

Gabon eguneko egitaraua

Nork idatzia:
Baloratu artikulua
(0 botu)

 Amasa-Villabonako udalak, Zunbeltz elkarteak eta herriko hainbat norbanakok elkarlanean antolatu dute aurtengo gabon eguneko egitaraua.

Aurtengo egitaraua berezia izango da, aurreko urteekin alderatuta berrikuntza ugari izango dituena, izan ere, udaleko kultura sailetik abenduaren 24ko egitaraua eraldatu eta aberasteko apustua egin da. ikastetxeen araberako haur eta gaztetxoen arteko bereizketarekin amaitzea eta goizean kalez-kale eta etxez-etxe koadrilan kantuan aritzeko ohitura indartzea izan dira eraldaketa honekin bilatu nahi izan diren helburuetako batzuk.

Normala denez, Olentzero eta Mari Domingi izango dira protagonista nagusiak, baina herritarren parte hartzea zabaltzeko asmoz, triki-poteoa eta kantujira ere izango dira haurten, gabon kantuen doinuak herri osoan zehar entzun daitezen.

Abenduak 24, Gabon eguna: 

  • 12:00etan Malkar plazatik: Trikipoteoa Jota eta Lierniren eskutik.
  • 16:15etan Erreboteko plazatik: Gabon Kantujira herrikoia
  • 18:00etan Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Etxeondotik abiatu eta Amalurra plazaraino.

Gabon egun eta gabon gau zoriontsuak opa dizkizuegu. Zorionak eta eguberrion denoi!

Irakurri 142 irakurketa Azken eguneraketa 2020/01/08
Villabonako Udala

Amasako herrigunea Villabonakoa baino lehenagokoa da, eta baliteke haren aurretik beste bat Amasakoa baino gorago izatea. Amasako kolazio edo kontzejua 1385ean agertu zen lehen aldiz historian, Tolosarekin bat egiteko aitortutako gutunean, hain zuzen. Villabona 1398ko Gipuzkoako Batzar Orokorretan azaldu zen lehen aldiz herri gisa eta jakin badakigu zein izan zen haren sorburua: Amasako hainbat biztanle behera jaitsi ziren, hau da, Gaztela Frantziarekin -Segura, Tolosa eta Hernanitik pasatuz- lotzen zuen Galtzadan, merkataritzan, eskulangintzan, bidaiarientzako zerbitzuetan eta abarretan aritzeko. Bada beste arrazoi bat jende haiek gerora Villabona izango zen eremuan kokatzeko: alegia, Done Jakue bidean ari ziren erromesentzako atsedenleku bat sortzea. 1480an, Villabonak Amasako auzoa izateari utzi zion. Horren ondorioz, jurisdikzio zibil eta kriminaleko Alkate eta guzti lortu zuen, oraindik Amasak baino askoz ere biztanle gutxiago zituen arren. Egoera honek tirabira eta gatazka handiak sortu zituen bi kontzejuen artean. Hala, urte asko geroago, 1619/20an hain zuzen ere, hiribildu bakarra sortzea erabaki zuten. Egungo Udaletxea 1851.urtekoa da. Aurrekoa nahita erre zuten 1812an, Independentzia Gerran frantziar tropek kuartel modura erabili zutelako.

Harremanetarako

JSN Megazine 2 is designed by JoomlaShine.com | powered by JSN Sun Framework